XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta auzoko jende, abarizios zikoitz batzuek, jakinik zer gerthatu zitzaioten beharño heieri, Jesus eta don Doni Petriri galdatu zioten ethor zitezen gauaren iragaiteko, heien etchera.

Galdegina egin zuen Jesus onak, eta biharamunean, bertze etchean bezperan bezala, erran zioten jende heikiei: Zer ari behar zarete egun?.

- Ori, Jauna diru puchka bat izan eta hura behar ginuke zembat den ikertu, miatu....

Eta Jesusek berehala: Goizean hasi lanak arrats arte iraun dezautzuetela!.

- Oh! Jauna, ez dugu arrats arteko lanik izanen, gure, diru pittarekin!....

Jesusek berriz: Ene hitzak izan dezala podore!.

Jende zikoitz hek loriatu ziren.

Zer urhe eta zilar meta behar zuten arratsean!....

Lana hasi gabe eta lan hartarik den mendrenik ez gero galtzeko, joan ziren, salbu zuek eta bakar-tokira, zerbitzuetarat, eta, handik ezin atheraz, han egon behartu zitzaioten arrats arte!!.......